Alzolak eta Bilbaok Euskadiko Gizon Proba Txapelketa irabazi dute
Mikel Alzola absolutu kategorian nagusitu da, eta Eneko Bilbao 85 kiloz azpikoen kategorian. Iker Murueta ereñarra laugarren sailkatu da absolutuanMikel Alzola Lauzirika eta Eneko Bilbao Goiri gernikarrak dira 2017ko Euskadiko Gizon Proba Txapelketare...
Mikel Alzola absolutu kategorian nagusitu da, eta Eneko Bilbao 85 kiloz azpikoen kategorian. Iker Murueta ereñarra laugarren sailkatu da absolutuan
Mikel Alzola Lauzirika eta Eneko Bilbao Goiri gernikarrak dira 2017ko Euskadiko Gizon Proba Txapelketaren irabazleak, zein bere kategorian.Mungiako Aketxe probalekuan lehiatu zituzten zapatuan 85 kiloz azpiko eta absolutu kategorietako txapelketak. Bi kategorietan 750 kiloko harria arrastaka eramanez ahalik-eta plaza gehien egin behar izan zituzten probalariek.
85 kiloz azpiko txapelketa hiru bizkaitarrek jokatu zuten eguerdian. Bilbao izan zen hiruretan onena, 2 plaza eta 3,35 metroko markagaz. Beste biek plaza bana egitea lortu zuten. Urko Real de Asua Markaida sailkatu zen bigarren, plaza bat, 1/4 eta 5,17 metro eginda, eta Beñat Amade Fullaondo hirugarrenak plaza bat, 1/4 eta 1,70 metro egin zituen.
Arratsaldeko saioan, berriz, 3 plaza, 1/2 eta 6,27 metro eginda nagusitu zen Alzola. Gotzon Abasolo Sagastabeitia geratu zen azpitxapeldun, 3 plaza eta 2,66 metro eginda.
Iker Murueta Fernandez ereñarra laugarren sailkatu zen. Hark 2 plaza, 1/4 eta 6,60 metroko marka egin zuen.
Muruetaren aurretik Gorka de la Concepcion Castrejanak egin zuen hirugarren. Alde estua egon zen bigarren eta hirugarren sailkatuen artean. 3 plaza eta 1,40 metro egitea lortu zituen de la Concepcionek. Arabar bakarra izan zen Juan Carlos Lopez Perez de Onraita, eta bosgarren sailkatu zenbeste guztiak bizkaitarrak izan ziren. 2 plaza, 1/4 eta 4,80 metro egitea lortu zuen Lopezek, eta Aitor de la Concepcion Castrejana sailkatu zen azken postuan (2 plaza eta 5,83 m).