Bermeoko Udalak eta Taraska Gazte-Zahar Taldeak antolatutako lasterketa da, eta aurtengoa
hamalaugarren aldia izango da.
Idurre Bideguren iazko herri lasterketan
Adin guztietako herritarrek parte hartu ahalko dute datorren domekako lasterketan,
lau lasterketetan banatuta. Lasterketa guztiek
irteera puntu berdina izango dute:
Lamera.
Honakoa izango da
ordutegia:
10:45. 14 urtetik gorakoentzako lasterketa nagusia. 7,6 kilometroko ibilbidea. 11 eta 14 urte bitartekoek parte haru ahalko dute arduradun bategaz.
12:00. 11 eta 14 urte bitartekoak. 1.500 metroko ibilbidea egingo dute.
12:20. 7 eta 10 urte bitartekoak. 800 metroko ibilbidea egingo dute.
12:50. 3 eta 6 urte bitartekoak. 100 metroko ibilbidea egingo dute.
Herri lasterketan parte hartu gura duten
helduek, Areneko kiroldegian eman beharko dute izena,
ume eta gazteek, ikastetxeetan egin ahalko dute. Antolatzaileen lana erraztu aldera, aurretiaz izena ematea gomendatzen dute. Hala eta guztiz ere, datorren domekan, lasterketa hasi aurretik izena emateko aukera egongo dela jakinarazi dute, 10:15ak arte.
Umeek euro bat ordaindu beharko dute,
nagusiek, berriz, bi euro. Aurten,
lasterketan batutako dirua Kate Sarea elkarteak bultzatutako Eutsi Gogor, Danok batera ekimenak jasoko du, gaixotasun arraroak dauzkaten umeei eta euren familiei lagundu asmoz.
Lasterketa nagusian parte hartzen dutenek, ura edateko aukera izango dute ibilbidean zehar. Amaitzerakoan, berriz, opari poltsa bana emango zaie parte hartzaileei, eta dutxatzeko aukera ere edukiko dute Araneko kiroldegian edota Artza frontoian.
Iaz, 778 korrikalarik parte hartu zuten; 232 nagusik eta 546 umek. Helduetan, 154 izan ziren gizonak eta 87, berriz, emakumeak.
Emakumeen parte hartzea urteekin goraka doala nabarmendu gura izan zuten atzo herri asterketa aurkezteko egindako prentsaurrekoan; 2016an %26,79a emakumeak izan ziren, eta 2017an, %37,5. Hala,
goranzko joera hori mantendu gurako luketela esan dute. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak ere, aurrekoetan egin legez, herri lasterketan parte hartzea espero duela esan du, korrika egitea “esperientzia osasuntsu eta aberasgarria” baita beretzat.
Herri lasterketak, gainera, “herrian denok batera korrika egiteko aukera paregabea” eskaintzen duela uste du alkateak. Hortaz, herritar guztiak animatu ditu parte hartzera: “guztiok egin dezakegun lasterketa bat baita”.
Beste behin ere, lasterketaren izaera “herrikoia eta soziala” gogorarazi dute. “Lasterketaren helburua ez da lehiatzea, baizik eta herritarrak kirol jardueraz sentsibilizatzea, osasuna eta kirolaren arteko harreman estua azaltzea eta kirola Bermeoko kaleetan ikustea eta sentitzea”, azaldu du Bidegurenek. Gainera, mota horretako lasterketen bitartez, kirol ezberdinak hurbildu gura dizkiete herritarrei.
Jarraian, iazko argazki galeria: