Ondarroako Udalak Herri Busaren zerbitzua mantentzea lortu du
Ondarroako Udalak esan du Herri Busaren zerbitzua mantentzea lortu duela.Ikerketa bat egin dute herritarrek Herri Busa noiz erabiltzen duten eta bidaia bakoitzean zenbat erabiltzaile dauden ikusi eta ondorioak ateratzeko. Ondarroako Udalak ondorioztatu...
Ikerketa bat egin dute herritarrek Herri Busa noiz erabiltzen duten eta bidaia bakoitzean zenbat erabiltzaile dauden ikusi eta ondorioak ateratzeko. Ondarroako Udalak ondorioztatu du goizeko lehen bidaiatik hasi eta arratsaldera arte «erabilera iraunkorra» daukala autobusak.
19:30ak aldera, ostera, bidaiari kopurua asko jaisten dela azpimarratu dute udal arduradunek, bidaia bakoitzean bakarrik bi edo hiru lagun joateraino. Gehitu dute bidai hori «ezin duela Herri Busak egin», beraz, Ondarroako Udalak akordioa lortu duela Bizkaibusekin «lineaz kanpo geratzen diren autobusek ordu jakin batzuetan herritarrak hartu ditzaten Ondarroa barruan».
Gaineratu dute zerbitzuaren bideragarritasuna bermatzeko, bidaien prezioa 0,80 zentimora igoko dela herritarrentzat; jubilatuek, aldiz, 0,50 euro ordaindu beharko dituzte hemendik aurrera.
Guzti horrek 2016an dauka jatorria. Hainbat herritarren eskaria kontuan hartuz Herri Busaren zerbitzuagaz jarraitzeko apustua egin zuen Ondarroako Udalak. Zerbitzuak daukan kostuaren bideragarritasuna zalantzan jarri bazen ere, egin zen ikerketaren ondorioz zenbait moldaketa egin eta zerbitzua hobetu nahi izan du udalak.