Gernika sarietarako hautagaiak aurkezteko epea urtarrilaren 26an amaituko da
Epaimahaiak epea amaitu eta hurrengo 20 egunen barruan jakinaraziko ditu saridunen izenak. 2005. urteaz geroztik banatzen dituzte sariak, bonbardaketaren urteurreneko ekitaldien baitanBakearen eta berradiskidetzearen aldeko Gernika sarietarako hautagai...
Epaimahaiak epea amaitu eta hurrengo 20 egunen barruan jakinaraziko ditu saridunen izenak. 2005. urteaz geroztik banatzen dituzte sariak, bonbardaketaren urteurreneko ekitaldien baitan
Bakearen eta berradiskidetzearen aldeko Gernika sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago. 2005. urteaz geroztik banatzen dituzte sari horiek, Gernika bonbardatu zuteneko urteurren egunean, eta 2018ko sarien hautagaitzak aurkezteko epea hilaren 26an amaituko da.Bakea eraikitzeko eta berradiskidetzea bultzatzeko lanean diharduten pertsona fisiko edo juridiko, erakunde edo bestelako pertsona taldeen aitorpena publiko egitea dute asmo sariek. Bi sarietatik batek bakearen alde lan egiten duten pertsona anonimoen eginkizuna saritu nahi du, eta, besteak, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak.
Epaimahaiak erabaki
Hautagaitzak Gernika-Lumoko kultur, kirol edo gizarte eragileen bitartez aurkeztu daitezke, edo udal ordezkaritza duen talde politikoren baten edo Pforzheimeko Udalaren bitartez abalatuta egon behar dute. Era berean, aurkeztu nahi den hautagaitzaren merezimendu txostena ere aurkeztu behar izango da. Hautagai guztiak kontuan hartu eta epaimahaiak erabakiko du saria nori eman. Erabakiaren berri hogei eguneko epean eman beharko du.