Etxeratek uste du gaur ekarriko dutela Iparragirre Arrasateko Aita Mennira
Preso ondarrutarra Arrasatera anbulantzian ez lekualdatzea gogor salatu du Etxeratek. Iparragirre Euskadiko ospitale batera ekartzea «logikoa» dela esan du Jaurlaritzako bozeramaileakEtxerat elkarteak uste du Ibon Iparragirre gaur arratsaldean ekarri...
Preso ondarrutarra Arrasatera anbulantzian ez lekualdatzea gogor salatu du Etxeratek. Iparragirre Euskadiko ospitale batera ekartzea «logikoa» dela esan du Jaurlaritzako bozeramaileak
Etxerat elkarteak uste du Ibon Iparragirre gaur arratsaldean ekarriko dutela Arrasateko Aita Menni ospitalera.Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, Ibon Aita Menni Arrasateko ospitalera eramateko agindua duela aste batzuetakoa da, baina orain arte agindu hori ez betetzearen arrazoia epaitegitik espetxera bidali beharreko paperak bidean galdu izana da.
Etxeratek esan du preso gaixo larri ondarrutarra 16:00etatik aurrera iritsiko dela Arrasateko Aita Menni ospitalera, beraiek daukaten informazioaren arabera. Gaineratu dute Arrasatera lekualdatzeko prozesua «gogor» salatu nahi dutela, «Ibon modu zuzenean anbulantzia batean Arrasatera ekartzea baztertu dutelako». Gogora ekarri dute Iparragirreren egoera «hil ala bizikoa» dela, eta presoak normalki lekualdatu ohi diren bezala egitea ez dela bidezkoa.
Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis Castrok espetxe arautegiaren 102.2 artikulua aplikatu eta Iparragirre Aita Menni ospitalean sartzeko asmoa duela eta, Etxeratek «kezkaturik eta haserre» dagoela esan du, «berriz ere ankerkeriaz jokatzen ari direlako, Ibonen lekualdatzea luzea eta gogorra izatea eraginez». Senideek esan dute eguazten arratsaldean atera zutela kartzelatik, eta harrez gero, ez dakitela zein presondegitan egon den. Eguazten arratsaldean atera zuten Madrilgo Alcala Meco presondegitik, eta esan dute ordutik ez dakitela Ibon non dagoen. Azkenean Arartekoaren laguntzaileak amari esandakoa bete eta gaur iritsiko da ondarrutarra Aita Menni ospitalera.
Etxeratek babesik handiena erakutsi nahi izan die Ibon Iparragirreren ama Anjelita Burgoari eta anai-arrebei ere. Esan dute Ibonen egoera hobetzeko lanean eta ahaleginean jarraituko dutela. Ez dituzte ahaztu nahi izan gaixotasun larriak dauzkaten beste 21 euskal presoak eta haien senideak ere.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo goizean irrati baten bidez adierazi zuen Ibon Iparragirre presoa Euskadiko ospitale batera ekartzea logikoena dela. «Zuzenena da bai giza ikuspuntu batetik eta baita ikuspuntu humanitariotik ikusita». Gaineratu du preso dauden pertsonek eskubideak dituztela, besteren artean familia bizitza egiteko eskubidea, eta erakundeen eginbeharra dela eskubide horiek betetzen direla bermatzea. «Espainiako Gobernua mugitu egin behar da presoak hurbiltzeari dagokionez. Baina EPPK-k ere urratsak eman behar ditu eragindako mina aitor- tzerakoan era indarkeria arbuiatzean».
Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman du domekan 13:00etan elkarretaratzea egingo dutela, Ibon Etxea! Bixik! lelopean, Ondarroako Alamedan.