Atzo eguerdian ailegatu zen Euskal Herrira Txomin Arana pilotu ereñarra. 12:45 inguruan lur hartu zuen Loiuko aireportuan, eta bertan zain zituen senide eta lagunak. Nekatuta itzuli dela adierazi zuen. Ereñoko moto gidariak ospitaletik irten eta segi...
Atzo eguerdian ailegatu zen Euskal Herrira Txomin Arana pilotu ereñarra. 12:45 inguruan lur hartu zuen Loiuko aireportuan, eta bertan zain zituen senide eta lagunak. Nekatuta itzuli dela adierazi zuen. Ereñoko moto gidariak ospitaletik irten eta segituan egin du etxerako bidaia, hiru hegazkin hartuta. Gauean hegazkinean ezin izan zuela lorik egin, eta atsedenik hartu barik heldu zela aitortu zuen atzo. Hala, etxean dagoelako pozik agertu zen. Hain zuzen ere, hilaren 27an bere herrian jasoko du gertukoen zein zaleen omenaldia. Eguerdian harrera egingo diote udaletxean, eta, ondoren, herri bazkarian elkartuko dira. Orain atseden hartu beharko du, dituen lesioak ondo osatzeko eskumako eskuko hezur batean metakarpianoa apurtuta eta ezkerreko belauna urratuta ditu.