Etxean jokatuko dute nagusien mailako futbol talde gehienek asteburuan
Berriatuko Futbol Taldea izango da bakarrik etxetik kanpo jokatuko duena. Mutriku Futbol Taldeko neskek etzi arratsaldean izango dute San Migelen Urolaren aurkako partiduaNagusien mailako futbol talde gehienek etxean daukate hitzordua asteburuan. Mutil...
Berriatuko Futbol Taldea izango da bakarrik etxetik kanpo jokatuko duena. Mutriku Futbol Taldeko neskek etzi arratsaldean izango dute San Migelen Urolaren aurkako partidua
Nagusien mailako futbol talde gehienek etxean daukate hitzordua asteburuan. Mutilen talde guztiek bihar jokatuko dute, eta Mutriku Futbol Taldeko neskek, ostera, etzi arratsaldean.Jokatzen lehenengoa etxetik kanpo egingo duen bakarra izango da, Berriatuko Futbol Taldea. Erketz Azkueren mutilak sailkapenaren azken postuan daude, eta partidu garrantzitsua dute biharkoa, sailkapenean lau postu aurrerago dagoen Lezama edukiko baitute aurrean. 16:00etan hasiko da neurketa, Athletic Clubek Lezaman dituen kirol instalakuntzetan.
Ordu erdi beranduago jokatuko dute Aurrera Kirol Elkarteak eta Mutriku Futbol Taldeak, biek etxean. Ibon Lopezen mutilek sei partidu daramatzate jarraian irabazita, eta hurrengo bi neurketak ere etxean jokatuko dituzte. Multzoko talde gogorrenetako bat edukiko dute aurrean bihar, Erandio. Ibon Lopez entrenatzaileak aitortu du partidu zaila izango dela, eta zaleen babesa eskatu du. Mutrikuko mutilek, aldiz, Real Union B taldearekin jokatuko dute San Migelen. Orain Aitor Vicente entrenatzailearen gidaritzapean dago taldea, eta iragan astean hasiera ezin hobea eman zion etapa berriari, garaipen batekin. Irundarrak sailkapenaren azkenaurreko postuan daude, eta Mutrikun irabaztera derrigortuta daude.
Lasaiago
17:00etan Artibaik eta Lekeitiok jokatuko dute. Markina-Xemeindarrak iragan astean Abadiñon lortutako berdinketa ona egiteko asmoagaz zelairatuko dira Barroetako berdegunera. Loiola Indautxu talde bilbotarra edukiko dute aurrean Lekunberriren taldeak baino 10 puntu gehiago ditu sailkapenean. Baina Artibai urrundu da jaitsiera postuetatik, eta horrek ematen duen lasaitasunagaz edozein talderi aurre egiteko gai direla erakusten ari dira.
Lekeitio Futbol Taldeak sailkapeneko azken postuan dagoen Busturiaren aurka jokatuko du Larrotegin. Iragan domekan 3-6 irabazi zuten Zaldibarren, partidu zoro batean. Orain, hirugarren partidua jarraian irabaztera aterako dira, igoera postuetara gerturatzeko asmoarekin.
Jokatzen azkena Mutriku Futbol Taldeko nesken taldea izango da. Etzi arituko dira San Migelen, 17:30ean Urolaren aurka. Joan den astean hasi zuten ligako bigarren fasea den kopa txapelketa Zumaiako mendean hartuz, eta etzi beraiek bezala ligako fase berria garaipen batekin hasi zuen talde zumarragarrari egingo diote aurre.