San Anton Eguna izan zen herenegun, eta hutsik egin barik Kankinkabara Txistu Taldeko kideak kalera atera ziren iluntzean. 19:30etik 22:00etara herriko kaleak girotu zituzten. Kalejiragaz, sasoi honetan arrantzaleak bisigua arrantzatzera ateratzen zire...
San Anton Eguna izan zen herenegun, eta hutsik egin barik Kankinkabara Txistu Taldeko kideak kalera atera ziren iluntzean. 19:30etik 22:00etara herriko kaleak girotu zituzten. Kalejiragaz, sasoi honetan arrantzaleak bisigua arrantzatzera ateratzen zirela ekarri nahi dute gogora Kankinkabarakoek. Izan ere, garai batean txistulariek agurtzen zituzten arrantzaleak, portutik bertatik, eta haiek itzultzean modu berberean ematen zieten ongietorria. Orain dela zazpi urte berreskuratu zuten Bermeoko txistulariek antzinako ohitura hori. Urtero, kalejiran, bisiguak botatzen dizkiete. Aurten, hala eta guztiz ere, ez dute halakorik ikusi; itsaso txarra egon denez, arrantzaleek ezin izan dute arrantzatzera atera. Kalejira amaitu ostean, elkarrekin afaldu zuten Kankinkabarako taldekideek.