Barrea eragiten duen 'Ergela'
Publikoaren barre algarak eragiteko moduko obra dakar Txalo produkzioak Gernika-Lumora. Komedia bat da Ergela, eta gaur 20:30etik aurrera antzeztuko dute, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian.Jordi Casanovasen ideia, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzap...
Jordi Casanovasen ideia, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean, Joseba Apaolazak eta Sara Cozarrek bizia emango diete istorioaren protagonistei.
Ordu eta erdian, diru apur bat lortzeko asmoz, proba psikologiko batzutara aurkezten den pertsona baten gorabeheretan murgilduko dituzte ikusleak.
Arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da protagonista frogetara, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.
Antzezlan berria da Ergela; joan den domekan, urtarrilaren 14an egin zuten estreinaldia, Hondarribian.