Etxean bueltan izango da gaur Txomin Arana moto gidari ereñarra
Bizkarrean min hartu eta hainbat hilabetez geldi egon ostean, aurtengo Dakarra erronka izan du Txomin Arana Ereñoko moto gidariak. Hala ere, kolpe baten ondorioz, lasterketa bertan behera utzi behar izan du, eta gaur bertan iritsiko da Euskal Herrira....
Aranarentzat ez ezik, bere zaleentzat ere bukaera onik ez du izan aurtengo Dakarrak, baina Gernika Off Road taldeak azaldu du «pozik» daudela izandako istripuaren ondorioak ez direlako hain larriak izan.
Udaletxeko harreraren ostean, Arita Berritan bazkalduko dute, 15:00etan. Bertaratu nahi dutenek bazkarirako txartelak erosteko aukera daukate dagoeneko Ereñoko Atxoste tabernan edo Gernika-Lumoko Ipar tabernan.