Erakusleiho sortzaileenaren saria, Arriagarentzat
Markina-Xemeingo Jose Pablo Arriaga artistak Gabonetako erakusleihoan ipinitako lanagatik jaso du Bizkaiko Erakusleiho Sortzaileenaren SariaMarkina-Xemeingo Jose Pablo Arriaga artistak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak bana...
Markina-Xemeingo Jose Pablo Arriaga artistak Gabonetako erakusleihoan ipinitako lanagatik jaso du Bizkaiko Erakusleiho Sortzaileenaren Saria
Markina-Xemeingo Jose Pablo Arriaga artistak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak banatzen duen erakusleiho lehiaketako sarietako bat irabazi du.Zehatz esateko, markina-xemeindarrak Etxeko sua etxeko hautsekin estali lanagatik jaso du Bizkaiko Erakusleiho Sortzaileenaren Saria.
Arriagak Markina-Xemeinen daukan dendako Gabonetako erakusleihoan ipini zuen aipatu lana. «Gaztelaniazko El fuego de casa hay que taparlo con las cenizas de casa esaeratik dator izenburua», azaldu du artista markina-xemeindarrak.