Onespena eman diote San Andres auzoaren urbanizazio proiektuari
San Andres auzoko bizilagunek urriaren 21ean auzoa berriztatzeko aukeratutako proiektuari bere onespena eman dio Lekeitioko Udal Gobernu Batzordeak. Joan den eguenean aurkeztu zieten auzokideei egitasmoa, haien iritziak zuzenean jasotzeko, eta hurrengo...
Proiektuagaz, hobekuntza orokorra posible egingo duen urbanizazio obrak burutu ahal izango direla azpimarratu du udalak, «eta irisgarritasun falta, inguruarekiko konexio traketsa eta urbanizazio zaharkituak saihestu».
Udalak jakinarazi duenez, proiektua atzo argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta hogei lan eguneko epea irekiko da iradokizunak eta alegazioak jasotzeko. «Herritarren esku jarriko da, beraz, proiektuaren txostena, interesatuek azter dezaten eta komenigarritzat jotzen dituzten iradokizun eta proposamenak aurkezteko».
Udaletxean bertan edota espreski sortu den sanandres@lekeitio.eus helbide elektronikora bidali daitezke iradokizun zein proposamenak, eta nahi duenak Lekeitioko Udalaren web orrialdean edo Lekeitioko Udaleko bulego orokorrean izango du ikusgai.
San Andres auzoa hobetzeko, 1,8 milioi euro inguruko inbertsioa egingo beharko du udalak. Guztira, hamar hilabeteko obra izango dela aurreikusi dute, eta udaberrirako hastea dute asmoa.
1966 eta 1967 urteetan eraikitako bost bloke lerrokatuk osatzen dute auzoa. Urbanizazio zaharkituak dituen arazoak konponduko dituzte orain, auzo- tarrek erabaki bezala.