Isuntzaren harrobia batel denboraldiagaz hasteko prest
Denboraldia ate joka dagoela, gazte guztiek egin duten eta aurrerantzean egingo duten lana azpimarratu nahi izan dute Isuntza Arraun Elkarteko zuzendaritza batzordeko kideek. «Pozik gaude gazte mailetan arraunlari asko ditugulako, eta gure asmoa eurek...
Denboraldia ate joka dagoela, gazte guztiek egin duten eta aurrerantzean egingo duten lana azpimarratu nahi izan dute Isuntza Arraun Elkarteko zuzendaritza batzordeko kideek. «Pozik gaude gazte mailetan arraunlari asko ditugulako, eta gure asmoa eurekin lana ondo egiten jarraitu eta arraunlariak Isuntzak dituen baloreetan eta pertsona gisa heztea da». Batelen denboraldirako daukaten asmo nagusia astero-astero gazte guztiak estropadetara joan eta arraun egitea dela azaldu dute. «Presio barik gozatzea da helburua eta arraunean ondo eginez, ahalik-eta emaitzarik onenak lortzea». Entrenamenduak irailaren 13an hasi zituzten; batelen lehia, berriz, urtarrilaren 28an hasiko da.