Ondarroa Arraun Elkarteak irabazi du Portugaleteko jaitsiera
Iñaki Errastiren mutilak izan ziren azkarrenak domeka goizean jokatu zen aurredenboraldiko lehen estropadan. Portugaleteko San Nikolas Jaitsiera jokatu zen seigarren aldiz Ibaizabaleko uretan, eta Ondarroak 19 minutu eta 7 segundo behar izan zituen ib...
Bigarren sailkatua Isuntza izan zen; ondarrutarrengandik 19 segundora sartu ziren lekeitiarrak. Hirugarrena, berriz, Kaiku izan zen, 19:40ko denboragaz. Mundaka sailkatu zen laugarren: 19minutu eta 44 segundoko denbora egin zuten mundakarrek.
Hasieragaz, pozik
Ondarrutarrek aitortu zuten urteari «hasiera polita» eman diotela, eta atzoko garaipenak indarrak emango dizkiela negu gogorrari aurre egiteko.
Nesken mailan, Lea-Artibai traineruak parte hartu zuen Portugaleten. Bosgarren postuan sailkatu ziren, 15 minutu eta 37 segundoko denbora eginda. Azkarrena izan zen Arraun Lagunak talde donostiarrarengandik 42 segundora sailkatu ziren eskualdeko arraunlariak.