Munitibarko taberna, jatetxea eta aterpetxea errentan hartzeko aukera, eskura
Munitibarko Udalak herriko taberna-jatetxea-aterpetxea errentan hartzeko eta bertan ostalaritzako ustiapena egiteko aukera eskaintzen du.Kontratua prozedura irekiaren bidez esleituko da, eta errentamendua bost urteko epe batez emango dela aurreratu dut...
Kontratua prozedura irekiaren bidez esleituko da, eta errentamendua bost urteko epe batez emango dela aurreratu dute. «Kontratua urtebeteka luzatu ahalko da, gehienez ere bost urte gehiagora arte».
Oinarrizko errenta
Gutxiengoa 6.000 eurotan finkatzen da lehenengo eta bigarren urteei dagokienez, eta hirugarren urtetik aurrera, ostera, 7.200 eurotan finkatzen da. Hirugarren urtea igarota, aipatutako errenta urtero aldatuko da KPIaren arabera.
Baldintza berri bat
Herriko bizimoduarekin lotura estutzeko asmoz, baldintzen artean, errentariarentzat betebehar berri bat gehitu dute: urtean sei ekitaldi antolatzea tabernan.
– Ekitaldi horien formatu-aukera zabala izango litzateke. Hala, ondoko ekintza motak izan ahal dira: hitzaldia, kontzertua, saioa, ikuskizuna, antzerkia, ikastaroa, jatordua, bideo emanaldia edo bestelako formatu bat.
– Ekitaldiotako gaiak errentariaren aukerakoak izango lirateke, baina udalak orokorrean lantzen dituen ildo berdinean (Euskara, Berdintaduna, Musika, Kirola, Historia, Energia Berriztagarriak, Elikadura…).
– Ekintza horiek egiaztatzeko, urtero udalean aurkeztu beharrekoa izango litzateke urte horretako sei ekitaldi horien memoria eta hurrengo urterako plangintzaren zirriborroa.
– Izan liteke ekitaldiok udalak lagundutako kultur edo kirol talderen batekin elkarlanean antolatzea.
– Urtero sei ekitaldi horiek ez antolatzea kontratua apurtzeko arrazoi izan daiteke, udalak horrela erabakiz gero.
Proposamenak Munitibarko Udalaren idazkaritza orokorrean aurkeztu behar dira, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Epea hilaren 19ko 14:00etan amaituko da.