Medikuen arabera, Txomin Aranaren osasun egoera ez da larria
Domeka gaua behaketa pean egon ostean, atzo egin zioten mediku azterketa. Eskumako eskuko hezur batean metakarpianoa apurtuta eta ezkerreko belauna urratuta ditu. Lepo hezurretan eta hezur muinean ez dauka lesiorik.
Azaldu dutenez, “umore onez” dago ereñarra, eta etxera noiz bueltatu ahalko duen jakiteko zain.