ETSko arduradunek jakitera eman dutenez,
geltokirako sarbideak eraberritzen ari dira batetik, eta, Busturia-Itsasbegi tren
geltoki ingurua atontzeko lanak egiten dabiltza bestetik.
Azaldu dutenez, orain arte, lurrez beteta zegoen lursaila zen tren geltoki ondokoa. Gainera, hesitu gabe zegoela nabarmendu dute. «Euria egiten zuen bakoitzean, gunea lokatzez beteta geratzen zen». Eta, arazo horri irtenbidea eman gura diote egiten ari diren lanen bitartez.
Lehenik eta behin, indusketa lanak egin zituztela azaldu dute. Horiek amaituta, betoizko zoladura egiteari ekin zioten. Beste alde batetik, inguru horretan zintarriak jarriko dituzte, bai eta baldosa berriak ere.
Lan horiek aprobetxatuta,
isurbideak eta kutxatilak ere jarriko dituztela esan dute, uragaz sortzen ziren arazoak konpontzeko.
Geltoki ingurua atontzeko lanak abenduan hasi zituzten, eta laster amaituta egongo direla zehaztu dute. BEZ kontuan izan barik, 99.000 eurokoa da lanon aurrekontua.
Udalak eskatutako lanak egiten dabil ETS, eta, «ahalegina» eskertu gura izan diote herri agintariek, Busturia «hobeagoa» lortuko baitute.