Espainiako Vuelta Busturialdetik eta Lea-Artibaitik igaroko da
Aurtengo Espainiako Vueltak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko zenbait herri igaroko ditu.Antolatzaileek zehaztu dutenez, irailaren 12an egingo den 17. etapa Getxon hasi eta Oiz mendian dagoen Bizkaiko Begiratokian amaituko da.Lehenengo Busturialdetik iga...
Antolatzaileek zehaztu dutenez, irailaren 12an egingo den 17. etapa Getxon hasi eta Oiz mendian dagoen Bizkaiko Begiratokian amaituko da.
Lehenengo Busturialdetik igaroko da: Gaztelugatxeko Doniene gaina, Bermeo eta Gernika-Lumo. Ostean, Lea-Artibaira sartuko dira txirrindulariak, eta, besteak beste, Munitibar, Aulesti, Lekoitz-Gane, Gontzegaraigane eta berriz ere Munitibar zeharkatuko dituzte. Etapak 3.000 metroko desnibela izango du, eta %17 eta %18ko maldak igo beharko dituzte.