Astrako zozketako lehen saria Errigoitiko Maria Pilarri egokitu zaio
Astrak egindako zozketako irabazleak zeintzuk diren jakinarazi dute. Guztira, hiru sari dituzte banatzeke, eta lehen saria Errigoitia joan da. Maria Pilarri suertatu zaio produktu anitzez osatutako otzara, berak izan baitu 1.492 zenbaki saritua, eta haren alabak jaso du oparia –aregazkian–. Bigarren saritua 170 zenbakia da, eta horren jabeak 10 lagunentzako Kostering-a egiteko auakera izango du Sokaireren eskutik. Astrako material sorta jasoko du, berriz, hirugarren zenbaki saritua daukanak: 891. Irabazleek hilabeteko epea dute saria eskuratzeko.