8. etapan erorikoa izanda, Arana La Pazeko ospitale batean dago
Domekan eroan zuten La Pazeko ospitale batera, mediku azterketa zehatza egitera. Ezker belaunean, eskumako eskuan eta lepo hezurrean min hartu duDomekako etapan erori eta Dakarra utzi behar izan zuen Txomin Arana ereñarrak. Ezkerreko belauneko lotailu...
Domekan eroan zuten La Pazeko ospitale batera, mediku azterketa zehatza egitera. Ezker belaunean, eskumako eskuan eta lepo hezurrean min hartu du
Domekako etapan erori eta Dakarra utzi behar izan zuen Txomin Arana ereñarrak. Ezkerreko belauneko lotailuak apurtuta dituela uste dute, eskumako eskuko hezur batean ere metakarpianoaren haustura dauka, eta lepo hezurretan min hartu du.Hain zuzen, domekan bertan helikopteroz eroan zuten La Pazeko ospitale batera, mediku azterketa zehatza egitera.
Dakarreko 8. etapa zen domekakoa; Uyuni eta Tupiza artean 498 kilometroko ibilbidea egin behar zuen Aranak. Azaldu dutenez, eroriko latza eduki zuen. Salto baten ostean, urak egindako kanal batera erori, eta motorra guztiz txikituta geratu zen, bi zati eginda.
Sailkapen onena
Zapatuko etapan Joan Barreda izan zen azkarrena. Pilotu katalanak 5 ordu, 11 minutu eta 10 segundotan amaitu zuen La Paz eta Uyuni arteko 425 kilometroko etapa. Aranak ordura arteko posturik onena eskuratu zuen; 26. postuan helmugaratu zen, Barredarengandik 53 minutu eta 50 segundora.
Ondorioz, 30. postuan jarri zen sailkapen orokorrean, Adri- en Van Beveren liderrarengandik 3 ordu, 47 minutu eta 34 segundora.
Barikuan atseden eguna izan zuten. Biharamunean heldu zen Dakarra Boliviara. Arequipa eta La Paz artean 313 kilometro egin zituzten eguenean, eta Aranak 2 ordu, 8 minutu eta 41 segundotan burutu zuen ibilbidea. Antoine Meo frantziarra izan zen etapa irabazlea (ordu bat, 54 minutu eta 10 segundo). Ereñarra harengandik 14 minutu eta 31 segundora helmugaratu zen.
Etapa «erraza» izan zela adierazi zuen: «Amaitu dugu Dakarreko lehenengo astea. Gaur seigarren etapa izan dugu. Pista azkarrak izan dira, terreno gogo- rra. Peruko harea alde batera utzi dugu, eta gaur etapa errazagoa izan da. Lotura bat izan dugu goizean, eta, gero, 200 kilometroko berezia izan dugu. Euri apur bat egin, eta basa apur bat egoteak apur bat korapilatu du, baina etapa erraza izan da, eta ondo joan da».