Maider Alzelai ipuin kontalariak 'Animalien biltzarra' saioa eskainiko du datorren barikuan
Bermeoko udal liburutegian ariko da Alzelai kontu kontari, 18:00etatik aurrera.
Hain zuzen ere, Animalien biltzarra saioa eskainiko du. Animaliak dira protagonistak: antziran bizi diren igelak, ganbarako saguak, sugandila bihurriak, baserriko oilarra eta otso despistatua, besteak beste.
Datorren barikuan udal liburutegira bertaratzen diren umeek, hortaz, animalien kontu eta istorio harrigarriekin ondo pasatzeko aukera edukiko dute.
Ipuin kontalariaren saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta 50 lagunentzako lekua baino ez dago.