Gabonetako programak eduki duen arrakastagaz pozik agertu da udala
Gabonetarako prestatutako egitarauak izan duen arrakastagaz pozik agertu dira Muxikako udal arduradunak.Abenduaren 26an, esaterako, Athletic Club Museoa eta San Mames bisitatzera joan ziren. Irteera horretara 51 ume joan zirela azaldu du udalak, bai et...
Abenduaren 26an, esaterako, Athletic Club Museoa eta San Mames bisitatzera joan ziren. Irteera horretara 51 ume joan zirela azaldu du udalak, bai eta zenbait guraso ere. Umeak «gustuko» esperientzia bizi izan zutela nabarmendu dute.
Urtarrilaren 3an, bestalde, Durangoko izotz gunera joan ziren. Lauzpabost urte daramatzate irteera hori antolatzen Muxikatik, «herriko ume eta gazteek gozatu egiten dutelako».
BECeko Umeentzako Gabonetako Parkera (UGP) ere joan dira, inoiz baino pertsona gehiago joan direla aipatuta, 79 lagun, hain zuzen.
Zubieta Errotako goiko aretoan egindako tailerrak ere nabarmendu dituzte: «Hiru egunetan egin ziren, eta bakoitzean 20 ume baino gehiago batu ziren». Hiru egun horietan eskulanak egin zituzten, eta umeentzat elkarrekin egoteko eta jolasteko aukera paregabea izan zela azaldu dute.
Mota horretako ekimenek herriko umeen arteko harremanak indartzeko edota harreman berriak sortzeko balio dituztela uste dute. Parte hartzea handitzen badoa ere, Muxikako Udalak urtez urte parte hartze hori handitzea du helburu.