Abenturan murgilduta
5. etaparen ostean, Txomin Aranak sailkapen orokorrean gora egitea lortu du. 4. etapan asko sufritu zuela adierazi du Ereñoko pilotuak. Boliviara iritsi da Dakarra, eta gaur atseden eguna duteDakarreko 5. etaparen ostean, sailkapen orokorrean 35. post...
5. etaparen ostean, Txomin Aranak sailkapen orokorrean gora egitea lortu du. 4. etapan asko sufritu zuela adierazi du Ereñoko pilotuak. Boliviara iritsi da Dakarra, eta gaur atseden eguna dute
Dakarreko 5. etaparen ostean, sailkapen orokorrean 35. postura igo zen Txomin Arana.San Juan de Marcona eta Arequipa artean 268 kilometro egin zituzten herenegun moto gidariek. Joan Barreda izan zen 5. etapako azkarrena; 3 ordu, 19 minutu eta 42 segundotan amaitu zuen ibilbidea, eta Arana harengandik 46 minutu eta 22 segundora helmugaratu zen.
Sailkapen orokorrari dagokionez, 5. etaparen ostean, Adrien Van Beveren zegoen sailkapen buru (14 ordu, 37 minutu eta 40 segundo). Ereñarra liderrarengandik 2 ordu, 45 minutu eta 31 segundora zegoen.
Atzo Boliviara heldu zen Dakarra, eta gaur atseden eguna dute. Bihar La Paz eta Uyuni artean 425 kilometroko etapa burutu beharko dute.
4. etapa gogorra
Aranak Dakarreko 4. etapa 36. amaitu zuen, eta etapa oso gogorra izan zela adierazi zuen: «Hasiera polita izan da; 15 pilotu ilaran irten gara. Lehenengo partean indartsu joan naiz, nahikoa ondo, baina etaparen bigarren zatian dunetan enbrage barik geratzen izan naiz, eta nahikoa sufritu dut. Harea oso bigun egon da, bero handia egin du, eta ondorioz sufritu egin dut. Hala ere, orokorrean nahikoa ondo joan da etapa, eta hemen egoteagatik oso pozik nago».
San Juan de Marconan hasi eta amaitu zuten 4. etapa, eta Sam Suderland ordura arteko sailkapenburuak eta iazko Dakarraren irabazleak lasterketa utzi behar izan zuen, istripu baten ondorioz.
Adrien Van Beveren izan zen azkarrena 4. etapan; 4 ordu, 8 minutu eta 23 segundotan amaitu zuen 330 kilometroko ibilbidea. Arana 36. postuan helmugaratu zen, etapa irabazlearengandik 46 minutu eta 29 segun- dora.