Barakaldon eta Sestaon egin bezala, Gernika-Lumon ere bere erakusketa jarri du Jose Maria Pinto euskal artistak.
Arimaren ibiltzea izenburupean, hamaika lan bildu ditu kultur etxeko erakusketa aretoan. Bere lanen bitartez, hausnarketa etengabera gonbidatzen ditu herritarrak, eta bitartean, paisaia ikusteko ikuspegi berri bat eskaintzen die. Erakusketa urtarrilaren 18ra arte egongo da ikusgai.