Luken Lamikizentzat izan da Ezetz Jakin lehiaketako abenduko saria
Gaur eman du Berbalagunek abenduko Ezetz Jakin lehiaketako saria. Guztira, 72 lagunek parte hartu dute eta horietan guztietan 55 pertsonek erantzun dituzte galdera guztiak ondo. Azken horien artean zozketa eginda, Luken Lamikiz Ibarrak jaso du urteko azken saria Zallo Barri jatetxearen eskutik. Urtarrileko lehiaketa prest dute dagoeneko, eta hilaren 31 bitarte parte hartu ahalko da. Otsailaren 8an emango dute saria; hain zuzen, irabazleak Hiru Saku tabernan bi lagunentzako jatordua jasoko du.