Hegaleko pibotaren fitxaketaren berri gaur eman du klubak.
Marina Bas Turkiako ligara joan denez, hark hutsitako hutsunea beteko du denboraldi amaiera arte. Klub gernikarrak Basen “profesionaltasuna eta egindako lan itzela” eskertu ditu, eta zorte ona opa dio.
Dongue
gaur gauean helduko da Gernika-Lumora. Klubetik jakitera eman dutenez, 22:00ak aldera lur hartuko du Loiuko Aireportuan. 26 urte eta 184 zentimetrogaz, “talentua eta fisikoa” dituen jokalaria dela nabarmendu dute klubaren ordezkariek, eta Afrikan “irabazi litekeen dena irabazita” datorrela zehaztu dute. Hain zuzen, afrikarrak berak adierazi du bere herrialdean “denen laguntzagaz dena irabazi duela”, eta orain bere kirol ibilbiderako helburu berriei aurre egiteko momentua dela: “Bizitzan denoi gustatzen zaigu eboluzionatzea”.
Mozanbikeko selekzioko kidea da, eta 2016an Espainiako talde batean jokatu zuen hiru hilabetez. Zehatz esateko, Extremadurako Al-Qazeres taldean jokatu zuen, Emakumezkoen Liga 2an.
Abuztuan Afrikako Klub Txapeldunen Kopa ( hemen Euroligaren antzeko txapelketa da) irabazi zuen bere Angolako taldeagaz. Lointekeko jokalari ohi Alicia Devaughn izan du taldekide. Txapelketa horretan batez besteko 19,8 puntu eta 7,5 errebote lortu zituen, eta txapelketako boskote onenaren barruan sartu zuten.
Ezkerrean Devaughn Lointekeko jokalari izandakoa eta eskuinean Dongue.
Argazkia: Gernika KESB.
Zaragozan partidua. Lointek Gernika Bizkaiak etxetik kanpo lehiatuko du asteburuan Dia Ligaren 16. jardunaldia.
Domekan Mann-Filterren kantxan dute hitzordua, 12:15ean.
Aurreko zapatuan
Zamoran 77-88 nagusitu zitzaion Quesos El Pastorri. Lointekek azken lau jardunaldietan lau garaipen jarraian lortu ditu, eta horietatik azken hirurak etxetik kanpo izan dira.