Iraganeko herria, gaurko memoria
Herriko eta historiako balioak berreskuratzeko beste tresna bat ere bada urteko egutegia gautegiz arteagarrentzat; antzinako oroitzapenez gozatzeko aukera ematen duen baliabidea.Egutegi bat urteko hilabete eta egunak zehazten dituen tresna soil bat bai...
Herriko eta historiako balioak berreskuratzeko beste tresna bat ere bada urteko egutegia gautegiz arteagarrentzat; antzinako oroitzapenez gozatzeko aukera ematen duen baliabidea.
Egutegi bat urteko hilabete eta egunak zehazten dituen tresna soil bat baino gehiago da, eta herriko memoria historikoa berreskuratzeko aukera bat ere izan daiteke. Hala da, behintzat, Gautegiz Arteagakoa; datetatik haratago, irudi eta argazkien bitartez hamaika bitxikeria erakusten dituena.Lanak bakarka edo elkarlanean egin daitezke, eta azken horren aldekoak dira Busturialdeko herrikoak. Ikerketa lan baten ondoren, herritarren ekarpenek osatu dute aipatu egutegia; antzinako argazkien lehiaketako argazkiak jaso baitituzte bertan. Begoña Urberuagaren argazkiak irabazi du aurtengo lehiaketa, eta horregaz batera, beste hainbat ere bildu dituzte 2018. urtea iragartzen duen lanean. Gautegiz Arteagako Udalak azaldu duenez, 1960. urtearen aurretik ateratako irudiak jaso dituzte, eta artxiboko argazkiekin osatu dute egutegia.
Egutegiarena «gure iragana gaur kontuan izateko modu polita» dela deritzo herriko alkate Juan Felix Naberanek. Izan ere, egutegiak XX. mende hasierako Gautegiz Arteagako paisaia erakusten du, zuri-beltzean. Gainera, hainbat bitxikeria ere erakusten dituela nabarmendu du udalak: hala nola, herriko frontoia- ren inaugurazioa (1950. urtea) edota Elantxobeko arrain saltzaileen irudia herriko bide nagusian (Errepublika garaian ateratako argazkian).