Debegesak eta Laboral Kutxak hitzarmena berritu dute
Debabarreneko enpresa ekintzaile berriei bultzada ematen jarraitzeko asmoarekin berritu dute hitzarmena. 2016an sinatu zuten lehenengo aldiz akordioaDebegesa garapen agentziak eta Laboral Kuntxa erakunde finantzarioak elkarrekin zeukaten elkarlanerako ...
Debabarreneko enpresa ekintzaile berriei bultzada ematen jarraitzeko asmoarekin berritu dute hitzarmena. 2016an sinatu zuten lehenengo aldiz akordioa
Debegesa garapen agentziak eta Laboral Kuntxa erakunde finantzarioak elkarrekin zeukaten elkarlanerako hitzarmena berritu dute.Hitzarmena berritzearen helburu nagusia Debabarrenean enpresa berrien sorrera sustatzen jarraitzea da. Eskualdeko ekintzaileei enpresa-proiektu berriak martxan ipintzen lagunduko diete hitzarmenaren bitartez, finantziazio bideak errazagoak eta hobeak izatea eginez. 2016ko abenduan Juan Angel Balbas Debegesako zuzendari nagusiak eta Juan Mari Osteriz Laboral Kutxako arduradunak banketxeak Eibarren daukan bulegoko zuzendariarekin batera sinatu zuten hitzarmena berritu dute horrela.
Debegesa agentziako ekintzailetza arloak finantziazioa erraztu nahi die ekintzaile berriei, eta «akordioari esker euren bideragarritasun plana Debegesarekin batera egiten duten ekintzaileek finantziazio hori lortzerako orduan baldintza hobeak edukiko dituztela» esan dute. Erakunde finatziarioarekin berritutako hitzarmenaren baitan hainbat produktu daude sartuta, denak ere enpresa berriak sortzera bideratutakoak: mikro maileguak, kreditu kontuak edota gazteei zuzendutako maileguak. Horrez gain, enpresei finantzaketa errazteko asmoarekin, Laboral Kutxak elkarren bermerako sozietate nagusiarekin ere hitzarmena sinatuta daukala gogora ekarri dute.
Debegesako eta Laboral Kutxako ordezkariek bi erakundeek eskualdearen garapen ekonomikoarekin eta enpresa berrien sorrera bultzatzearekin daukaten konpromisoa nabarmendu nahi izan dute.
Debegesak, ekintzaileei laguntzeko zerbitzuaren bitartez, informazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu, dohainik eta banakako arretarekin, euren negozio ideia martxan jarri nahi duten ekintzaileentzako enpresa proiektua garatu dezaten, horrela eskualdeko ekonomia hobetuz.
Debegesako arduradunek 943-82 01 10 telefonoa eta ekintzaile@debegesa.eus helbidea jarri dituzte erabilgarri informazio gehiago jaso nahi duten ekintzaileentzat.