San Juan de Marcona eta Arequipa artean 268 kilometro egin zituzten atzo moto gidariek.
Joan Barreda izan zen
etapako azkarrena; 3 ordu, 19 minutu eta 42 segundotan amaitu zuen ibilbidea, eta
Arana harengandik 46 minutu eta 22 segundora helmugaratu zen.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Adrien Van Beveren dago sailkapen buru (14 ordu, 37 minutu eta 40 segundo). Ereñarra liderrarengandik 2 ordu, 45 minutu eta 31 segundora dago.
Gaur Boliviara helduko da Dakarra. Arequipa eta La Paz artean 313 kilometro egin beharko dituzte pilotuek. Bihar, berriz, atseden eguna dute.
Txomin Arana atzoko etapan.
Argazkia: Gernika Off Road.