Arrantza egutegiak egiteko bilduko dira zapatuan, Bermeon
Bermeoko Arrantzaleen Museoak familia tailer berri bat antolatu du, eta zapatuan elkartuko dira horregaz gozatzeko.4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerra izango da. Hain justu, arrantza egutegia egingo dute oraingoan parte hartzen dutenek. Eta, ha...
4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerra izango da. Hain justu, arrantza egutegia egingo dute oraingoan parte hartzen dutenek. Eta, hala, urteko denboraldi bakoitzean zein arrain mota harrapatzen den jakiteko aukera izango dute.
Zapatuan 16:30ean hasiko dute tailerra, eta 18:30ean bukatu. Aipatu egutegi hori egiteaz gain, Arrantzaleen Museoko txokoren bat ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Eguna ordu helduko, baina, izena eman beharko dute parte hartzeko interesa daukatenek; izan ere, 15 pertsonentzako lekua egongo dela gogorarazi dute museoaren arduradunek. Horretarako, Arrantzaleen Museoagaz hartu-emanetan jarri beharko da (arrantzaleenmusoea@bizkaia.eus/94-688 11 71). Izena ematea beharrezkoa bada ere, zapatuko jarduera doakoa izango da.
Guztira, bost familia tailer egingo ditu aurtengo ikasturtean Bermeoko museoak; azaroan egin zuten ikasturteko lehenengoa; baleei buruzkoa izan zen, eta abenduan egin zuten bigarrena; Gabonetako arrain apaingarriak egin zituzten orduan. Urtarrilekoaren ostean, otsailean eta martxoan ere tailer bana egiteko asmoa erakutsi du museoak, aurreratu duenez, «itsas seinaleei buruzkoa bata eta arrain mozorroena bestea».