4. etapa
oso gogorra izan dela adierazi du ereñarrak. “Hasiera polita izan da; 15 pilotu ilaran irten gara. Lehenengo partean indartsu joan naiz, nahiko ondo, baina etaparen bigarren zatian dunetan enbrage barik geratzen izan naiz eta nahikoa sufritu dut. Harea oso bigun egon da, bero asko egin du eta ondorioz sufritu egin dut. Hala ere, orokorrean nahiko ondo joan da etapa, eta hemen egoteagatik oso pozik nago”.
Txomin Arana atzoko etapan.
Argazkia: Gernika Off Road.
San Juan de Marconan hasi eta amaitu zuten atzoko etapa, eta Sam Suderland ordura arteko sailkapen buruak eta iazko Dakarraren irabazleak lasterketa utzi behar izan zuen, istripu baten ondorioz.
Adrien Van Beveren izan zen
azkarrena atzoko etapan; 4 ordu, 8 minutu eta 23 segundotan amaitu zuen 330 kilometroko ibilbidea. Arana 36. postuan helmugaratu zen, etapa irabazlearengandik 46 minutu eta 29 segundora.
Sailkapen orokorrari dagokionez, postu bat gora egin du Ereñoko pilotuak.
39. postuan dago, liderrarengandik 2 ordu, 13 minutu eta 44 segundora.