Bilera horretan,
San Antonio enklabearen auzian Sukarrietako Udalak hartuko dituen neurrien berri emango dutela azaldu dute udal ordezkariek.
Interesa daukaten herritarrek
18:00etan egon beharko dute
gazteen lokalean. San Antonio enklabearen auzian Sukarrietaren interesak ordezkatzen dituen
abokatua egongo dela zehaztu dute.
Busturiarena. Bizkaiko udal mugarteei buruzko 8/1993 Foru Araua aplikatuta,
San Antonio enklabea inguratzen duen udalerriaren esku geratzea erabaki zuten abenduaren 14an Bizkaiko Batzar Nagusiek, hau da, Busturiaren esku. Podemosen eta talde mistoaren aldeko botoekin, aldundiaren proposamenak aurrera egin zuen. Gainontzeko alderdiak abstenitu egin ziren.
Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak adierazi zuen, aldundiaren ebazpena EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 2013an emandako epaia betetzera zetorrela.
Sukarrietako Udalak «bere lurraldearen osotasuna, historia eta herria izaten jarraitzeko gaitasuna defendatzen jarraituko duela» esan du behin eta berriro, «Abiña auzoa Sukarrietakoa baita jatorriz».