Ipuin kontalarien saioa egongo da Aulestiko liburutegian, etzi
Irene Alkiza eta Iñaki Santos ipuin kantalariek Non da elefante gorria? izeneko emanaldia eskainiko dute barikuan, Aulestiko Udal liburutegian. 17:30ean hasiko da haur eta gaztetxoei zuzendutako saioa. Oihana antzezlaneko protagonistak safari batean b...
Alkiza eta Santos ipuin kantalariek emozioen ezagutza lantzea dute helburu, ipuinen ohiturari eutsiz. Diotenez, abestien laguntzagaz bide egokia aurkitu dute nahi dituzten emozioak lantzeko: frustrazioa, beldurra, haserrea edo konfidantza.
Non da elefante gorria? antzezlanak Antzezmotzeko bigarren saria lortu du, eta horrez gain, euskarazko obrarik onenaren eta emakumezko antzezle onenaren sarietarako ere izendatuta egon da.