Ibilbidean zehar galdu arren, 3. etapaz gozatu du Aranak
2018ko Dakarreko etapa ez da oso ona izan Txomin Arana ereñarrarentzat. Ibilbidean zehar galduta 30 bat minutu galdu zituen herenegungo etapan.«50 kilometro falta zirela hiru pilotu galdu gara; 20 bat kilometrotan egon gara galduta, eta ordu erdiko d...
«50 kilometro falta zirela hiru pilotu galdu gara; 20 bat kilometrotan egon gara galduta, eta ordu erdiko denbora galdu dugu. Ez dakit zer pasatu den, ez genuen bidea topatzen. Gero topatzea lortu dugu, baina ez da izan erraza. Pasatu ditugun guztiak pasatuta ere, gozatu egin dut, eta ez da gutxi», azaldu du Aranak.
Pisco eta San Juan de Marcona artean 296 kilometroko etapa egin zuten astelehenean.
Ereñoko pilotua 49. postuan sailkatu zen, 4 ordu, 14 minutu eta 15 segundoko denboragaz. Hain zuzen, Sam Suderland etapa irabazlearengandik 53 minutu eta 32 segundora helmugaratu zen.
Hirugarren etaparen ostean, 40. postuan dago sailkapen orokorrean, Suderland sailkapen buruarengandik ordu bete, 37 minutu eta 52 segundora.
Zuhur gidatuz
Bigarren etapan gasolina barik geratu zenez, hirugarrenean gutxiago arriskatzea erabaki zuela zehaztu du: «Nahikoa ondo hasi naiz goizean. Etapa guztian zehar asko azeleratu barik joan naiz. Bigarren egunean behar izan nuen gasolina guztia ikusita, eta gaur beste horrenbeste ibilbide izan dugunez, gasolina gorde nahi izan dut, behintzat gasolina barik ez geratzeko. Astiro-astiro joan naiz».