Gabonetako zozketako sarituak jakinarazi ditu Zatoztek
Ondarroako merkatari eta ostalari elkarteak Gabonetako zozketa egin du, eta zenbaki sarituak ezagutzera eman ditu.6.000 euro banatuko dituzte elkartekoak diren herriko dendetan erosi dutenen artean; 2.000 euroko hiru sari banatuko ditu, 100 euroko txar...
6.000 euro banatuko dituzte elkartekoak diren herriko dendetan erosi dutenen artean; 2.000 euroko hiru sari banatuko ditu, 100 euroko txarteletan banatuta.
Astelehenean egin zuten zozketa, eta saridunek hilaren 15era arteko epea daukate saria eskuratzeko. «Maiatzaren 15era arte gastatu ahalko dira».