Euskal Zinema zikloaren saio bat egingo dute astelehenean
Trolebu Elkarteak Euskal Herriko sortzaile eta zinemagileek egindako lanak eskaintzen ditu urte osoan, eta ziklo horren barruan beste saio bat egingo dute datorren astelehenean. La Casa de mi padre filma ikusteko aukera egongo da udal areto nagusian, 1...
Gorka Mertxan zuzendari donostiarraren lehenengo lan luzea da, eta 2008ko Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinemaren Egunean estreinatu zuten. 2007ko udan filmatutako pelikula euskal gatazka politikoari buruzkoa da, eta izenburuak Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut poemari egiten dio erreferentzia. Carmelo Gomez, Juan Jose Ballesta, Veronica Etxegi, Alex Angulo eta Em- ma Suarez aktore ezagunak ageri dira filmean.
Argentinan hamar urte egon ostean, Txomin Garai enpresari eta pilotari ohia jaioterrira itzultzen da emazte eta alabagaz. Azken urteotan ez du harremanik izan bere anaia Koldogaz, iraganean politika kontuengatik elkarrengandik aldendu zirelako. Orain hiltzorian dagoen anaiak mesede bat eskatu dio Txomini; bere seme nerabea «bide onean» jartzen laguntzea. Gaizka semea etorkizun handiko pilotaria da, baina ez du arreta osoa horretan jarrita. Txominek pilota aitzakia legez erabiliko du Gaizkarengana gerturatzeko.