Zinemazaleek beste lau urtez erabili ahalko dute Ikusgarri
Hitzarmena sinatu dute Lekeitioko Udalak eta Zinemazaleen elkarteak. Aurten ekimen gehiago antolatzea dute asmoa. Soinu ekipo berria erosiko duteBeste lau urtez, Ikusgarri aretoa erabiltzeko aukera izango du Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak. Abenduare...
Hitzarmena sinatu dute Lekeitioko Udalak eta Zinemazaleen elkarteak. Aurten ekimen gehiago antolatzea dute asmoa. Soinu ekipo berria erosiko dute
Beste lau urtez, Ikusgarri aretoa erabiltzeko aukera izango du Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak. Abenduaren 29an sinatu zuten hitzarmena Lekeitioko Udalagaz, eta 2021eko abendura arte indarrean egongo dela jakitera eman dute, Lekeitioko Udalak eta aretoaren jabetza duen udalerriko Parrokiak daukaten alokairu kontratuaren epe berean, hain zuzen.Aretoa partekatzeko eta erabiltzeko epea zehazteaz gain, Zinemazaleen Elkarteak hirugarren urtez Ikusgarri aretoan ekintza kulturalak antolatzeko konpromisoa hartu duela ere jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Esan duenez, 2017 urtean antolatutako ekintzek publikoaren erantzun on-ona eduki zuten. «2.500 eta 2.800 herritar bitartean joan ziren», nabarmendu dute.
Ekimen gehiago
Guztira, hamalau ekintza antolatu zituzten iaz Ikusgarri aretoan; kontzertuak, antzerkiak, bakarrizketak eta hitzaldiak, besteak beste. Aurtengo helburua, baina, ekintza kopuru hori handitzea izango dute, eta, horrenbestez, udalak diru kopurua handituko duela azaldu du. Hala, 15.000 euro bideratuko dituzte «ekintza kopurua handitu eta kalitatea hobetzeko».
Bestalde, aretoaren zerbitzuak hobetzeko zenbait inbertsio ere egingo dituztela gaineratu du udalak. Esaterako, 25.000 euro emango dituzte argi eta soinu ekipo berria erosteko.