Artibai Futbol Taldeak 4-2 hartu du mendean Berriatuko Barroetan
Markina-xemeindarrek beheko postuetatik aldentzea lortu dute. Lekeitio 3-0 nagusitu zaio Union Sporti. Aurrerak 4-0 irabazi dio Retuertori. Mutriku FTk ezin izan du garaipenik eskuratuDomeka arratsaldean jokatu zen Lea-Artibai eskualdeko nagusien talde...
Markina-xemeindarrek beheko postuetatik aldentzea lortu dute. Lekeitio 3-0 nagusitu zaio Union Sporti. Aurrerak 4-0 irabazi dio Retuertori. Mutriku FTk ezin izan du garaipenik eskuratu
Domeka arratsaldean jokatu zen Lea-Artibai eskualdeko nagusien taldeen arteko lehia bakarra izango denaren joaneko partidua Barroeta futbol zelaian, eta puntuak etxean geratu ziren. Artibai Futbol Taldeak 4-2 irabazi zion Berriatukori.Sailkapenaren beheko aldean egonagatik bi taldeak oso bolada desberdinak edukita iritsi dira Gabonetako etenaldira, eta domekako neurketan ere bolada horri jarraipena eman diete.
Markina-xemeindarrek puntuak batzen jarraitzen dute, eta beheko postuetatik aldentzea lortu dute; berriatuarrek, ostera, bururik ezin jasota jarraitzen dute, eta azkenak dira sailkapenean, 7 puntugaz.
Neurketa kanpokoen golagaz hasi zen. Etxekoen akats bat aprobetxatuta aurrea hartu zuten markagailuan berriatuarrek. Lehen zatian joko handirik egon ez zen arren, azken minutuetan berdinketa igo zuen markagailura Eñaut Gorosabelek sartutako penalti bati esker. Aldageletatik bueltan Artibaik urrats bat egin zuen aurrera, eta laster iritsi zen Aitor Etxeberriaren gola, ezkerkada batez.
Berriatuarrek ere aurrerantz egin behar izan zuten orduan puntuak eskuratzeko, eta partida apur bat orekatu zen arren Xabier Etxeberriak 3-1ekoa egin zuen kontraeraso batean. Laugarren gola Jon Fernandezek egin zuen falta jaurtiketa batean, eta partidua erabakita geratu zen. Azken minutuetan egin zuten berriatuarrek bigarrena.
Lekeitio FT eta Aurrera
Bestalde, Lekeitio Futbol Taldeak ere garaipen polita lortu du Larrotegin. 3-0 menderatu dute Union Sport talde barakaldarra. Iban Andonegi, Endika Iza eta Lander Elkoro izan ziren golegileak, eta 25 puntugaz seigarren sailkatuak dira Mikel Badiolaren mutilak. Sei puntura dituzte igoera postuak.
Bolada onari jarraipena eman dion beste taldea Ondarroako Aurrera izan da. Ibon Lopezen mutilek 4-0 hartu dute mendean Retuerto taldea; azaroaren 4az geroztik partidurik galdu barik daude. Hasieratik hautsi zuten partidua ondarrutarrek, Iosu Muiñosek falta baten bidez eta Aitor Urrestik egindako golei esker. Atsedenaldira joan baino lehen, Jon Lejardik egin zuen hirugarrena, eta bigarren zatian Josu Aldazabalek laugarrena. Bolada onari esker, bosgarren.
Berdinketa eta porrota
Mutriku Futbol Taldeko nagusien taldeentzat ez da asteburu onegia izan. Ez mutilen taldeak ez eta neskenak ere ez dute garaipenik lortu ahal izan.
Hain zuzen, Igor Elezgarairen mutilek 1-1 berdindu zuten Hondarribiaren aurka, Ondartza futbol zelaian. Mikel Arrizabalaga atzelariak egin zuen mutrikuarren gola, eta garaipena ekarri behar zutela zirudienean egin zuten etxekoek berdinketa, azken minutuetan.
Neskek, berriz, galdu egin zuten Bergararen aurka 2-0 ligako lehen faseko azken jardunaldia.
10 punturekin seigarren amaitu dute liga txapelketa, eta, orain, aste honetan Gipuzkoako Futbol Federakuntzak egingo dituen zozketa eta egutegi berrien zain daude liga berriko aurkariak ezagutzeko.