'80 egunean' filma eskainiko du Erroxapek, etzi
BERMEO// Erroxape Emakumeen elkarteak antolatutako emakumeen zinema zikloaren baitan, 80 egunean filma ikusteko aukera egongo da eguenean. 18:30ean izango da elkarteak Erreten parkean duen egoitzan. Ondoren, Ines Intxausti Zinebi Bilboko film laburren ...
BERMEO// Erroxape Emakumeen elkarteak antolatutako emakumeen zinema zikloaren baitan, 80 egunean filma ikusteko aukera egongo da eguenean. 18:30ean izango da elkarteak Erreten parkean duen egoitzan. Ondoren, Ines Intxausti Zinebi Bilboko film laburren zinemaldiko idazkariagaz zine forumean parte hartu ahalko dute bertaratutakoek. 2010 urtean Jon Garaño eta Jose Maria Goenagak idatzi eta zuzendutako euskal filma da 80 egunean.