Zapatuan Peruko hiriburuan hasi eta urtarrilaren 20an Argentinako Cordoba hirian amaituko da 2018ko Dakarra.
Errege egunean 31 kilometroko etapa burutu zuten Lima eta Pisco artean. Aranak
pozik amaitu zuen
lehen eguna: “Lehenengo etapa laburra izan da, 30 kilometro, baina nahiko nabegazio gatza eduki du. Dena egin dut nahiko ondo. Errakuntza bat eduki dut momentu batean, eta sailkapena ez da hain ona. Baina bihartik aurrera karrera luzea da eta eutsiko diogu”.
38. postuan helmugaratu zen lehen egunean. 27 minutu eta 16 segundoko denboran burutu zuen etapa, Sam Sunderland lehenengoarengandik sei minutu eta 21 segundora.
Argazkia: Gernika OFF Road.
Atzoko 267 kilometroko etapa Piscon hasi eta amaitu zuten. Ereñoko pilotua gasolina barik geratu zen, eta horrek zaildu zion proba: “Bigarren etapa oso konplikatua izan da: hare asko, nabigazio asko, duna altuak hare bigunagaz… Kotxeak pasatuta egon dira eta arazo bat eduki dut: gasolina barik geratu naiz eta ia kilometro batean motorra bultzatu behar izan dut”. 3 ordu, 40 minutu eta 44 segundotan amaitu zuen etapa Aranak, 48. postuan, Joan Barreda lehenengoarengandik 44 minutura.
Momentuz sailkapen orokorrean 42.postuan dago.