Marijesietako 2.204 euroak, Tanzaniara
Urteroko moduan, herriko kale ilun eta hotzak alaitzera atera dira Gernikako Marijesiak. Bederatzi gauez abesten aritu ostean, abenduaren 24an egun argiz ere aritu ziren, ohiturari jarraiki. Egun horretan, gainera, diru bilketa ere egin zuten, eta 2.204, 53 euro batzea lortu zuten. Diru kopuru hori Tanzaniako (Afrika) Born To Learn GKEra bideratu dute aurten, Newlands komunitatean irakaskuntza programa bat aurrera ateratzeko. Herritar guztiei beraien esker ona agertu diote Marijesiek.