Irune Ormaetxea Turismo eta Merkataritza zinegotziak nabarmendu duenez,
Arrain Azoka herriko produktuen eta kulturaren “erakusleiho aparta” da. Horregatik, udalak bere aldeko apustua berresten du. Arrain Azokaren 24. aldia hartuko du Bermeok 2018an, eta jakinarazi dutenez,
maiatzaren 18tik 20ra bitartean izango da.
iazko Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldia
1994. urtetik egiten den azoka da Bermeokoa; udalak gogora ekarri duenez, “lehenengoa Euskal Herrian”. Era berean, gaur egun mota honetako euskal azoken artean
“garrantzitsuena” dela nabarmendu du Ormaetxeak.
Bermeoko Arrain Azoka “erreferente” bilakatu nahi dute, eta horretarako elkarlanean dabiltza Bermeoko Udala, kontserba enpresak eta erakundeak. Herriaren etorkizunerako “oso garrantzitsua” dela uste dute. Hori dela eta, Ormaetxearen ustez “garrantzitsua” da urtez urte Arrain Azokak berrikuntzak aurkeztea, eta horretan lanean ari direla adierazi du.