‘80 egunean’ filma eskainiko du Erroxapek, eguenean
Erroxape Emakumeen elkarteak antolatutako emakumeen zine zikloaren baitan, 80 egunean filma ikusteko aukera egongo da eguenean. 18:30ean izango da elkarteak Erreten parkean duen egoitzan.
Ondoren, Ines Intxausti ZINEBI Bilboko laburmetraien zinemaldiko idazkariarekin zine forumean parte hartu ahalko dute bertaratutakoek.
2010. urtean Jon Garaño eta Jose Maria Goenagak idatzi eta zuzendutako euskal filma da 80 egunean.