Udalbatzak euskal presoen eskubideen urraketa salatu du
Presoen eskubideen aldeko eta dispertsioaren kontrako adierazpen instituzionalaren alde agertu zen eguazteneko osoko bilkura. Gernikako eta Bilboko manifestazioen berri eman dutePresoen eskubideen aldeko eta dispertsioaren kontrako adierazpen instituzi...
Presoen eskubideen aldeko eta dispertsioaren kontrako adierazpen instituzionalaren alde agertu zen eguazteneko osoko bilkura. Gernikako eta Bilboko manifestazioen berri eman dute
Presoen eskubideen aldeko eta dispertsioaren kontrako adierazpen instituzionalaren alde egin zuen Gernika-Lumoko eguzteneko osoko bilkurak, eta, horren bitartez, euskal presoen eskubideen urraketa salatu zuten, besteak beste.Presoak Tratatzeko Oinarrizko Arauak onartu zituzten Nazio Batuek 2015eko abenduan, eta Gernika-Lumoko Udalak arau sorta horren alde egin zuen, EH Bilduk aurkeztutako mozioa aho batez onartuta. Mandela Arauak bermatzearen alde zeudela berretsi zuten horrela.
Aipatu lege sortagaz bat eginda, euskal presoei Mandela Arauak aplikatzea eskatzen zuten; hala nola, gaixo dauden presoek tratu duin bat jasotzea, isolamenduaren erabilera sistematikoa arbuiatzea eta familiagaz harremana mantentzeko eskubidearen haritik, dispertsioa amaitzea.
Iazko Gabonetan, gainera, euskal presoen eskubideen urraketa salatu zuten, baina gaur gaurkoz egoerak «berdin» jarraitzen duela nabermendu dute; «zenbait kasuetan, okerrago». Horrela, zenbait eskaera egin ditu udalbatzak: «Larriki gaixorik dauden presoen berehalako kaleratzea eskatzen dugu, baita dispertsioaren amaiera ere, ume eta adingabeko nerabeek jasaten duten kaltea ekidin, eta preso dauden gurasoen ondoan hazteko daukaten eskubidea bermatzeko, besteak beste».
Halaber, herritarrei gogorarazi die Sare Gernika-Lumok abenduaren 31n 18:30ean manifestazioa egingo duela herrian, Gernikan PREST GAUDE. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean. Eta, era berean, Bilbon urtarrilaren 13an egingo duten manifestazioaren berri ere eman nahi izan diete herritarrei. Egun horretan, Elkarrekin aurrera egiteko PREST GAUDE. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea lelopean bilduko dira.