Udal inbertsioen zati bat herritarren esku utziko dute
EA // Udala hasita dago 2018ko aurrekontuak lantzen, eta inbertsioen zenbateko bat (20.000 euro) zertara bideratu erabakitzea herritarren esku utzi nahi du. Hala, batzarrak egingo ditu abenduaren 27an. 10:00etan Natxituko bolatokian bilduko dira, 11:30...
EA // Udala hasita dago 2018ko aurrekontuak lantzen, eta inbertsioen zenbateko bat (20.000 euro) zertara bideratu erabakitzea herritarren esku utzi nahi du. Hala, batzarrak egingo ditu abenduaren 27an. 10:00etan Natxituko bolatokian bilduko dira, 11:30ean Bedaronako Eskola txokoan eta 13:00etan Eako Eskolondon. Batzar horietan herritarren proposamenak jasoko dituzte, eta, ostean, herritarrek aukeratuko dituzte horien arteko inbertsio gustukoenak.