Zelaibarri proiektua eta organikoen sistema berria azalduko dituzte
Urtarriletik aurrera martxan egongo diren Zelaiberri proiektuaren eta hondakin organikoak biltzeko sistemaren berri emateko batzar irekia deitu du Markina-Xemeingo Udalak. Gaur 18:30ean egingo dute batzarra, osoko bilkura aretoan.Lea-Artibai eskualdean...
Lea-Artibai eskualdean ezartzen hasi diren hondakin organikoa batzeko proiektua zertan datzan ezagutzera emango dute, alde batetik. Sistema berria herrian zelan gauzatuko den azalduko dute, pausorik pauso. Orain arte, Ondarroan, Berriatuan eta Lekeition egin duten modura, aste honetan informazioa postontzietara helduko zaie herritarrei, eta urtarrilean, informatzaileak joango dira etxerik etxe sistema berriaren azalpenak eman, zalantzak argitu eta berziklatzeko kit-ak banatzen.
Zelaibarri
Beste alde batetik, udalak prest daukan Zelaibarri proiektua ere ezagutzera emango die herritarrei. Udalak aurreratu duenez, urtarrilean hasiko dira lanak, eta 2019 urte hasierarako amaituta egotea espero dute. Xehetasun guztiak ezagutzeko aukera edukitzeagaz gain, proiektuaren emaitza erakusteko prestatu dituzten infografien proiekzioa ere egingo dute batzarrean.
Udaletxe osteko inguru osoa itxuraldatuko du egitasmoak. Berdegune handi bat edukiko du erdian, eta haren inguruan joango dira aparkalekuak, trabesetara, hain zuzen.