Nagore Eluk irabazi du 2018ko Bizkaiko BTT zirkuitua
Dimako garaipenagaz lortu du Bizkaia Kopa Traileko BTT txapelduna izatea. Bakarne Oñederra bigarren sailkatu da, eta Susana Sarasketa izan da hirugarrenaNagore Elu ondarrutarra da Bizkaia Kopa Traileko BTTko txapeldun berria.Domeka goizean Diman lortu...
Dimako garaipenagaz lortu du Bizkaia Kopa Traileko BTT txapelduna izatea. Bakarne Oñederra bigarren sailkatu da, eta Susana Sarasketa izan da hirugarrena
Nagore Elu ondarrutarra da Bizkaia Kopa Traileko BTTko txapeldun berria.Domeka goizean Diman lortutako emaitzagaz eskuratu du Eluk garaipena. Zortzi lasterketa eduki ditu aurtengo zirkuituak, eta ondarrutarrak 3.065 puntu eskuratuta lortu du sailkapenaren gorenean amaitzea; atzoko 20 kilometroko lasterketa ere irabazi egin zuen. 2.14.40ko denboran amaitu zuen proba, eta bigarren sailkatuari ia 49 segundoko aldea atera zion.
Txapelketa bikaina egin du Eluk, eta pozik agertu zen atzo Dimako lasterketa amaitu zuenean. Eskerrak eman nahi izan zituen txapelketan jasotako babesagatik: «Eskerrik asko urte guztian jasotako animo guztiengatik».
Bedaronako (Ea) Bakarne Oñederra hirugarren sailkatu zen Diman (02.39.04), eta Bizkaia Kopa Traileko sailkapen orokorrean bigarren egin du, 3.020 puntugaz.
Otoio Kirolak taldeko Idoia Olabarriaga lekeitiarra helmugaratu zen laugarren domekan (3.01.56), eta sailkapen orokorrean ere postu hori izan du. Susana Sarasketa herrikideak, berriz, 3.11.00 denboragaz lortu zuen Diman bosgarren sailkatzea, eta hirugarren egin du txapelketan, 2.994 puntu pilatuta.