'Chichinabo Cabaret' antzerki musikala, berriro ere agertokira
Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 6ra eskainiko dituzte emanaldiak Bilboko Pabellon 6 gunean. HITZAk abenduaren 28ko emanaldirako sarrerak zozkatuko dituUgaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernika-lumo...
Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 6ra eskainiko dituzte emanaldiak Bilboko Pabellon 6 gunean. HITZAk abenduaren 28ko emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu
Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernika-lumotarrak parte hartzen duten Chichinabo Cabaret antzerki musikala ikusteko aukera egongo da Gabonetan. Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen guneak hartuko ditu ondorengo hitzorduak.Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 6ra bitartean eskainiko dituzte emanaldiak, 21:00etan hasita. Guztira hamar saio eskainiko dituztela iragarri dute.
Chichinabo Cabaret 2015eko abuztuaren 21ean estreinatu zuten, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Eta bere garaian Cabaret Chihuahua-k edukitako arrakasta lortu du bigarren obrak horrek ere. Horren adibide da askotan sarrerak agortu ere egin izan direla.
Ironia oinarri hartuta, antzerki musikalak gaur egungo gazteriak lan munduan barneratzeko dauzkan zailtasunak jorratzen ditu. Cabaret Chihuahua-k modura, ikuskizun horrek ere umorea du ardatz.
Lea-Artibai eta Busturialdeko aktoreekin batera, beste hainbat aurpegi ezagunek ere parte hartzen dute ikuskizunean: Irene Bau, Jon Casamayor, Izaskun Fernandez, Quique Gago, Olatz Ganboa, Karmele Larrinaga eta Itxaso Quintana.
Zozketa
HITZA-k hilaren 28ko emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu harpidedunen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 21eko 16:00ak baino lehenago deitu behar izango dute 94-684 44 36 telefono zenbakira.