Bosgarren urtez jarraian, bertoko produktuen Gabonetako azoka hartu du
Bermeoko udal merkatu plazak. Baserriko zein itsasoko askotariko produktuak erosteko eta dastatzeko aukera ondo aprobetxatu dute herritarrek.
Olentzero ere bertan egon da, eta haregaz berba egin eta argazkiak ateratzeaz gain, haien eskariz betetako gutunak ere eman dizkiete umeek.
Bermeoko Musika Eskolako haize taldeak, koruak eta Erroxape Emakumeen Elkarteko abesbatzak euren abestiekin girotu dute azoka berezi hau. Emanaldiaren zati baten bideoa ikusteko sartu
hemen.
Bestalde, gaileta ekologikoak egiten ibili dira umeak.