Bizkaiko Batzar Nagusiek, Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamena bozkatu dute gaur. Hala, Bizkaiko udal mugarteei buruzko 8/1993 Foru Araua aplikatuta,
San Antonio enklabea inguratzen duen udalerriaren esku geratzea erabaki dute,
Busturiaren esku, hain zuzen ere.
Sukarrietarrak gaur protestan Bizkaiko Batzar Nagusietan. Argazki: Iñaki Biteri
Orain dela egun batzuk,
Auzitegi Gorenak Sukarrietako Udalak aurkeztutako kasazio errekurtsoa gutxietsi zuen; enklabea Busturiari ez ematea eskatzen zuten horretan. Atzo, berriz,
Podemosen eta talde mistoaren aldeko botoekin, aldundiaren proposamenak aurrera egin du.
Gainontzeko alderdiek abstentzioa eman dute.
Ibone bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak esan du, aldundiaren ebazpena EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 2013an emandako epaia betetzera datorrela. Enklabea administratiboki desagerrarazi behar zela esaten zuen epaiak.
Orduan, lehenengo proposamen batean, Sukarrieta eta Busturia arteko muga lerroa aldatzea onetsi zuen aldundiak, enklabea bi herrien artean banatzeko. Hala ere, edozein erabaki hartzeko udalen baimena behar zuela zioen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren sententziak. Baimenik ezean, enklabea inguratzen duen udalerriaren esku geratzea baino ez zegoen, eta proposamena aldatu zuen aldundiak, eta hori da, hain zuzen, gaur bozkatu dutena.
Oraindik, baina, Sukarrietako Udalak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztu zuen errekurtsoaren ebazpenaren zain daude; aldundiaren proposamenaren aurkakoa.
Errekurtsoa jarriko dute. Sukarrietako Udalak azaldu du ohiko osoko bilkura bat deituko dutela Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako ebazpena aztertzeko. Herri horretako udal arduradunak ez daude konforme atzo hartu zuten erabakiarekin. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean administrazioarekiko
auzi-errekurtso bat aurkezteko aukera eztabaidatuko dute aparteko osoko bilkura horretan. Izan ere, udalak «bere lurraldearen osotasuna, historia eta herria izaten jarraitzeko gaitasuna defendatzen jarraituko du».
Sukarrietako alkate Erruki Goirienak gogora ekarri duenez, Abiña auzoa Sukarrietakoa da jatorriz. «Bertan egiten ziren udalbatzak XVIII. mende amaiera arte, eta, gainera, herriko parrokia han zegoen 1785. urtera arte, udal kanposantua orain dagoen kokapenera mugitu arte».
Bestalde,
Abiñako auzotarrek Sukarrietakoak izaten jarraitu gura dutela esan du. Eta horri bideragarritasun ekonomikoa gehitu behar zaiola dio, «gaur egungo zerbitzuen maila mantentzeko diru sarrerak ematen baititu».
Bizkaiko Batzar Nagusien
bozketaren emaitza «bidegabekoa» da, Sukarrietako Udalaren ustez: «uste dugu ez dela zuzenbidearen araberakoa».
Hortaz, erabaki horren aurrean, errekutsoa aurkeztuko dute arrazoi ezberdinengatik. Lehendabizi, diotenez, «Sandindere irla enklabetzat hartzea zentzugabekoa da. Irla bat irla bat da eta ezin da enklabetzat hartu». Bigarrenez, ezin dute hartu duten erabakia onartu, kontuan hartzen den arrazoi bakarra epailearen erabakia delako, eta ez beste hainbeste puntu. Azkenik, ebazpenean aurreikusten den kalte ordaina «eskasa» dela uste dute, «Abiña galduz gero, Sukarrieta ez litzateke bideragarria izango». Ebazpenean hurrengo konpentsazio neurriak proposatzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak: hurrengo bost urteetan Busturiko Udalak Sukarrietako Udalari eman beharko dio enklabeko establezimenduen jarduera ekonomikoen gaineko zergengatik, udan saltokiak edo kioskoak jartzeagatik edota San Antonio hondartzako bisitariengatik zituen diru sarreren konpentsazioa, eta Udalkutxako sarrerak.
Bestalde, Espainiako Auzitegi
Gorenak emandako erantzunaren aurrean, «haserrea» agertu dute. Eta
bozketaren emaitzagaz bat ez datozela esan dute, «bozkatu dutenekin eta euren abstentzioekin erabakia hartzea bideratu dutenekin». Udalak herriaren «egoera larria eta dramatikoaren» benetako erantzule nortzuk diren azpimarratu gura izan du: «ondoko herriko udalaren korporatiboak, euren Idazkari-Kontuhartzailearen laguntzagaz. Inongo legekoztasun moral, demokratiko eta historikorik barik Sukarrietari bere jatorria eta bere historia kentzeko gurutzada mantendu dute».
Zenbait herritar protesta egitera hurbildu dira Batzar Nagusietara: «Sukarrieta herri txiki bat da, Abiña kentzen baldin badigute, erdia kentzen digute. Gainera, Abiñako bizilagunek sukarrietarrak izan nahi dute».
Bestalde,
Busturiko udal arduradunek azaldu dutenez,
gaurko osoko bilkuran gertatutakoa «bidezkoena eta zuzenena» da; izan ere, «epaitegiek bermatutako» f
oru arau bat betetzera dator.